Lanerako prestakuntza

Profesionaltasun

 

Ziurtagiriak

Lan-administrazioaren eremuan lanbide-kualifikazioak ofizialki egiaztatzeko tresnak dira. Ziurtagiri horiek izaera ofiziala eta balioa dute Estatu osoan, eta laneko jarduera baterako prestakuntza ematen duten gaitasun profesional guztiak egiaztatzen dituzte.

 

Baliokideak al dira Lanbide Heziketarekin?

Profesionaltasun-ziurtagiriak blokeka antolatuta daude, prestakuntza-modulu deritzen bloketan, eta horien bidez kualifikaziorako ibilbide pertsonalizatu bat egituratu daiteke. Hala, Hezkuntza administrazioak aukera du Lanbide Heziketako tituluekin bat datozen gaitasun-unitateak baliozkotzeko. Era horretara, LHko titulu arautu bat lortzea errazten da. Baliokidetasun eta egiaztagiri horiek Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren bidez arauturik daude (CNCP).