945 567 953

Erabiltzaileari arreta

LANBIDE

  1. 2019-11-04

Profesionaltasun Ziurtagiriak: saio informatiboak

Aste honetan Profesionaltasun Ziurtagirien saio informatiboak izango dira, Pertsonei etxean gizarte- eta osasun-laguntza ematea eta Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-laguntza ematea ziurtagirietakoak hain zuzen.  Arratsaldeko 16:00etatik 18:00tara izango dira aldez aurretik bakoitzak aukeratutako zentroan. 

Azaroaren 5ean Pertsonei etxean gizarte- eta osasun-laguntza ematea ziurtagiriena, eta azaroaren 7an Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-laguntza ematea ziurtagiriarena.

31 BIEMH

  1. 2019-10-25

31BIEMHra joan nahi al duzu?

Urriaren 15ean ireki zen prestakuntza-zentroek 2020ko maiatzaren 25etik 29ra bitartean Bilbao Exhibition Centren ospatuko den Makina-erremintaren biurtekoaren hurrengo ediziora talde-bisitak eskatzeko epea.

Lanbidek diruz lagundutako profesionaltasun ziurtagiriak

  1. 2019-09-30

Bigarren urtez, BirtLH-ek (Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen LHII), Lanbideren laguntzarekin bi Profesionaltasun Ziurtagiri eskeiniko ditu (Titulazio ofiziala), langabetuentzat zein lanean dauden pertsonentzat, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak 100ean diruz lagunduta.

Eskeiniko diren ziurtagiriak ondorengoak dira:

  • Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-laguntza ematea.
  • Pertsonei etxean gizarte- eta osasun-laguntza ematea.

 

Ikastaroaren 90 online modalitatean izango da, eta beste 10 saio presentzialak izango dira, EAEko zentro desberdinetan. 

Bete gabeko plazak: 2019-20 ikasturteko behin betiko zerrendak

  1. 2019-09-11

Ezohiko matrikulazio epealdian,betegabeko plazetarako eskaeren onarturiko, itxarote-zerrendetako eta bazterturiko eskaeren BEHIN-BETIKO ZERRENDAK argitaratu dira, Ikasgunea atarianErreklamazioak aurkeztu dituzuenentzat, ebazpena bertan arkituko dituzte.

Bete gabeko plazak: 2019-20 ikasturteko behin-behineko zerrendak

  1. 2018-09-07

Ezohiko matrikulazio epealdian, betegabeko plazetarako eskaeren onarturiko, itxarote-zerrendetako eta bazterturiko BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK argitaratu dira, Hezkuntzako departamenduaren matrikulaziorako aplikazioan.