Matrikulazio prozedura

Matrikulatzeko gomendioak

Aurrematrikula burutzeko Ikasgunea webgunean erregistratu behar duzu, eta webgune horren bitartez burutu behar dituzu aurrematrikula eta matrikula bera ere. Ikasguneara sartzeko egin klik ondorengo botoian:

  • Gomendatutako ibilbidea kontuan har ezazu, batez ere sektorean prestakuntza edo esperientziarik ez baduzu. Ziklo bakoitzaren Ikasketa-planean kontsulta ezazu (Eskaintza).
  • Modulu bakoitzarentzat balioetsitako asteko orduak eta ordu totalak kontuan har itzazu. Ziklo bakoitzaren Ikasketa-planean dituzu (Eskaintza).
  • Saio presentzialak dituzten moduluen ordu presentzial kopurua (existitzen badira), ordutegia eta egutegia kontuan har itzazu. Ziklo bakoitzaren Ikasketa-planean dituzu. (Eskaintza).
  • Zure egoera pertsonala, familiarra eta profesionala kontuan hartuta, astero ikasteari dedikatu ahal izango diozun ordu-kopurua kalkula ezazu, zure matrikula doitzeko.
  • Aurrematrikula egitean, burutzeko asmoa dituzunak baino modulu gehiago aukeratzea gomendatzen dizugu. Kontuan izan ezazu agian ez zaituztela modulu guztietan onartuko.
  • Matrikularako ordu-limitea ezingo duzula gainditu kontuan izan (1000 ordu antzinako ikasle-baldintza baduzu, eta 700 ordu ikasle berriak eta gainerakoak).
  • Baliozkotzea edo salbuestea eskatzeko asmoa duzun moduluetan ez zaitez matrikulatu. Baliozkotze eta salbuesteei buruzko informazioa kontsulta ezazu.
  • Matrikularen eskaera egitean, moduluak behar bezala ordenatzeko tarte bat har ezazu. Lehentasun-hurrenkera horrek erabakiko du zein modulu ikasi ahalko dituzun.

. Garrantzitsua

• Sarbiderako titulua eta gainerako baldintzak betetzen dituzula ziurta ezazu.

• Onartuta izan zaren moduluen berri izan ondoren, matrikula konfirmatu eta ordainketa egiteaz gogoratu.

 

Matrikulazio egutegia

MATRIKULAZIOA. OHIKO EPEALDIAREN EGUTEGI LABURTUA
Onartze eskaera Ikasle berriak zikloan
Maiatzaren 27tik ekainaren 7ra (biak barne)
2018-19 ikasturtean matrikulatuak egon diren ikasleak Ekainaren 20tik 28ra (biak barne)
Dokumentazioaren aurkezpena Ekainaren 7ko 14:00ak arte
Behin-behineko zerrenden argitaratzea Uztailak 5
Behin-behineko zerrendei erreklamazioak Uztailaren 5 etik 8ra
Behin-betiko zerrenden argitaratzea Uztailak 9
Matrikulazioaren konfirmazioa, prezio publikoko abonua sartuta
Uztailaren 9tik 15ra (biak barne)
Itxarote-zerrenden 1. esleipena Uztailak 18
Matrikulazioaren konfirmazioa, itxarote-zerrendako ikasleak, prezio publikoko abonua sartuta Uztailaren 18tik 22ra (biak barne)
Esleipen eta matrikulazio berriak Webgunean argitaratuko dira
MATRIKULAZIOA. EZOHIKO EPEALDIAREN EGUTEGI LABURTUA
Eskabide berriak eta dokumentazioaren aurkezpena Uztailaren 18tik 28ra (biak barne)
Behin-behineko zerrenden argitaratzea Irailak 6
Behin-behineko zerrendei erreklamazioa Irailaren 6 etik 8ra
Behin-betiko zerrenden argitaratzea Irailaren 10
Matrikulazioaren konfirmazioa, prezio publikoko abonua sartuta Irailaren 10tik 16ra (biak barne)
Esleipen eta matrikulazio berriak Webgunean argitaratuko dira

Aurrez izen-ematea / Aurrematrikula

Eskaera online egin beharko duzu, Hezkuntza Sailak xede horrekin eskura jarriko duen aplikazioaren bidez (Ikasgunea). BIRT-eko Idazkaritzan ere egin ahal izango duzu eskaera.

Lantokiko prestakuntza eta, Proiektuko (goi mailako zikloetan soilik) moduluetan matrikulatu ahal izateko zikloko beste modulu guztiak gaindituak izan beharko dituzu. Ondorioz, modulu hauen matrikula eskaerak bakarrik onartuko dizkizugu, ekainean modulu guztiak gaindituak badituzu edo lehenengo lauhileko moduluen matrikularekin, FCT-a eta Proiektua bigarren lauhilekoan egiteko egoeran bazaude.

. Garrantzitsua

• Moduluen plazak zure eskaeran finkatutako lehentasunen arabera esleitzen dira, gehienezko ordu mugarekin. Horregatik, lehentasun horiek kontuz finkatzea oso garrantzitsua da: Ziklo bakoitzeko Ikasketa plana (Eskaintza) kontsulta ezazu.

• Beste batzuen gainetik, sarbide lehentasuna ematen dituzten titulazioak badira. Titulazio ezberdinak badituzu eta horietako zeinek mesede gehiago egiten dizun jakin nahi baduzu, baremazio prozesua kontsulta ezazu.

Dokumentazioaren aurkezpena

Aurrematrikula formalizatzeko, eskatutako dokumentazioa ezarritako epe eta lekuetan eman beharko duzu. Bestela, zure eskaera automatikoki errefusatua izango da.

BIRT-en 2018-19 ikasturtean matrikulaturik egon zareten ikasleek  salneurri publikoen salbuespen edo hobarirako dokumentazioa aurkeztu beharko duzute bakarrik , eta baremaziorako meritu berriak kontuan izatea nahi duzuten kasuetan, dagokion  dokumentazio berria, dokumentazioa aurkezteko ezarritako epean.

Ikasle berria bazara derrigorrez aurkeztu beharko duzu ondorengo dokumentazioa:

  1. Nortasun Agiri Nazionalaren, lan eta egoitza baimenaren edo baliokideren baten fotokopia konpultsatua.
  2. Titulu edo ziurtagiri akademiko ofizialaren fotokopia konpultsatua. Baldintza honetatik, Euskal Autonomia Erkidegoko oraingo kurtsoko sarbide proba gaindutako pertsonak salbuesten dira.

Salneurri publikoaren salbuespena edo hobaria eskatu behar bada: familia ugari txartelaren fotokopia konpultsatua edo terrorismoaren biktima izatearen akreditazioa (pasa den ikasturtean aurkeztu bada ere) beste dokumentazioaren epe berdinetan aurkeztu beharko da.

Erreserbaturiko plazetara aukera egin baduzu (desgaituentzat edo errendimendu altuko kirolariak diren ikasleentzat) dagokion egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzu.

Eskaeraren baremaziorako, sarbiderako aurkezten den tituluko notaren bataz-bestekoa dagoen espediente akademikoa aurkeztea beharrezkoa da, Hezkuntza sailaren sistema informatikoetan agertu ezean. Notaren bataz-bestekoa ez egotekotan, esleitutako kalifikazioa 5 puntukoa izango da.

Non aurkeztu dokumentazioa

Eskaturiko dokumentazioa ondorengo lekuetan aurkez daiteke:

  • BIRT-en (Euskal Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuan), Araba kalea , 41 barnealdea, Vitoria-Gasteiz.
  • Hiru Lurralde Historikoetako Zuzenean zerbitzuko bulegoetan:
    • Araba: Ramiro Maeztu kalea ,10 behea – Vitoria – Gasteiz
    • Bizkaia: Gran Vía 85 – Bilbo
    • Gipuzkoa: Andia kalea, 13 – Donostia.

Aipaturiko lekuetan egitea gomendatzen den arren, posible da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako prozedurak arautako moduetako edozeinetan egitea.

Eskaeren baremazioa

Onartze prozeduran lehentasuna izango dute 2018-19 ikasturtean BIRT-en matrikulaturik egon diren ikasleek, beti ere moduluren bat gainditu badute eta ez badute matrikularik baliogabetu edo moduluren bat bertan behera utzi.

Antzinako ikasleen eskaerak ordenatzeko ondorengo irizpideak aplikatuko dira hurrenez hurren:

 

Antzinako ikasleak
1. Zikloan gaindituriko modulu kopurua
2. Matrikulazioarekiko gaindituriko modulu kopuruaren ehunekoa
3. Ikasketa espedienteko batezbesteko nota

 

Eskaerak ordenatzeko ondorengo taulako irizpideak aplikatuko dira hurrenez hurren:

Erdi-maila

 

 KUOTASARBIDEA-MOTALEHENTASUNA
65

DBHtik

DBHko 4. ikasturtea amaitua

20

Oinarrizko Lanbide Heziketatik

Eskaera egindako zikloarekiko afinitatea

15 1.Erdi-mailara edo goi maila  sarbide-froga Erdi-mailako sarbide froga 
2. Beste titulazio bidez (RD 1147/2011)
  • Teknikari-laguntzaile titulua (LH1).
  • Teknikari titulua (Erdi-maila).
  • Goi-mailako Teknikari titulua.
  • Batxilergoko titulua.
  • IEEko 1. zikloa gaindituta izatea.
  • BBBko 2. maila gaindituta izatea.
  • Unibertsitate titulua.
 
3. Hasierako Lanbide-Prestakuntzarako moduluak gaindituak  
4. 25 urtez gorakoentzat unibertsitateko sarbide-froga
5. Beste sarbide-mota  Erdi-mailako ziklotako sarbiderako berarizko prestakuntza

Lehentasun talde bakoitzean, eskatzaileak espedienteko batezbesteko nota bidez ordenatuak izango dira.

Espediente akademikoan batezbesteko notarik egon ezean, 5 puntuko kalifikazio emango da.

Goi-maila

 KUOTASARBIDE-MOTA LEHENTASUNA
60

Batxilergotik (LOE edo LOGSE) 

Zikloarentzat ezarritako batxilergo mota

20

Erdi-mailako ziklo batetik 

Eskaera egindako zikloarekiko afinitatea

20 1. Goi-mailako sarbide froga
2. Beste titulazio bat
  • Batxilergo esperimentaleko 2. maila gainditua izatea.
  • UBIa gaindituta izatea.
  • Teknikari espezialista titulua (LHII).

3. 25 urtez gorakoentzat unibertsitateko sarbide-froga
4. Beste Goi-mailako teknikari titulu bat  
5.Unibertsitate titulu bat  
6. Beste sarbide-mota BBBko Titulua

Lehentasun talde bakoitzean, eskatzaileak espedienteko batezbesteko nota bidez ordenatuak izango dira.

Espediente akademikoan batezbesteko notarik egon ezean, 5 puntuko kalifikazio emango da.


Eskaeren artean plazen banaketa

Behin antzinako ikasleen plazak esleitu ondoren, bete gabeko plazen ehuneko 5 erreserbatuko da elbarritasun bat duten ikasleentzat eta beste ehuneko 5 errendimendu altuko kirolarientzat. Plaza hauek beteak izango ez balira, bete gabeko beste plazei gehituko zaizkie goiko taulan aurkezturiko kupoen kalkulurako.

Izendaturiko kuporen baten jasoriko eskaerekin ez balira beteko plaza denak, beste kupo bateko eskaerekin bete ahal izango dira.

Matrikulazioaren konfirmazio eta ordainketa

Behin moduluetako batean onartua izan zarela, prozesua amaitzeko, matrikula konfirmatu eta ordainketa egin beharko duzu, adierazitako epeetan eta eskaera egin zenuen aplikazio berean. Hori egin ezean, eskaerari uko egiten diozula ulertuko dugu.

Agian ez zaizu interesatuko onartua izan zaren modulu guztien matrikula egitea. Esate baterako, lehenik eskatu dituzun moduluetan ez bazaituzte onartu eta azkenekoetan bai, itxaron zerrendan nola geratu zaren begiratzea komeni zaizu: oso posible da onartuak izan diren persona batzuk matrikula ez gauzatzea eta ondorioz, plazak libre hauek hurrengo esleipenetan zuri egokitzea.

Matrikula egiteko orduan errealista izan behar duzu, astero ikasketei dedikatu ahal izango diezun denbora gainditu gabe. Kontuan izan ezazu, moduluak ez badituzu bertan behera uzten edota baliogabetzen, hurrengo urteko matrikulan lehentasuna izango duzula.

. Garrantzitsua

• Hainbat zikloetako moduluen matrikula-eskaera egin dezakezu baina matrikula ziklo bakar batean gauza dezakezu bakarrik.

• Salbuespena: ikasleak bakarrik ziklo bateko Lantokiko Prestakuntza, eta dagokionean, Proiektua moduluetan egongo balitz matrikulatuta, beste ziklo batean ere matrikulatu ahal izango luke ikasle berri gisa.