Laguntza-zerbitzuak

Laguntza teknikoa

Erabiltzailearen arreta zerbitzu bat daukagu plataforma telematikoaren erabileran sor daitezkeen arazoen inguruan laguntza emateko. Zerbitzu hori horrela deitutako ikastaro batean dago. Bertan zalantza ohikoenak agertuko dira eta banakako kasuei irtenbide emateko harreman zuzena izateko aukera dago.

Laguntza-zerbitzuko pertsonekin telefono-harremana eduki dezakezu plataforman adierazitako posta-helbide eta telefonoetan.

 

Orientazio zerbitzua

ULHIko ikasleen zerbitzura dago hurrengo eginbeharretarako:

  • Ikaslea egiten ari den formakuntzari buruzko informazioa eta aholkularitza eskaintzeko, ikasketa berrietan sartzeko baldintzak, dirulaguntzak eta formakuntzarekin erlazionaturiko alderdiei buruz.
  • Ikaslearen interesa eta aukerei egokituriko formakuntza edota proiektu profesional bat zehazten laguntzeko.
  • Ikasleek egindako orientazio arloko galdera eta zalantzei erantzuna emateko.