Ikasketa-sistema

  • Honako hau eskaintza partzial erdi-presentzialeko modalitate telematikoa da.
  • Modalitate telematikoa informazio eta komunikazio teknologien erabileran oinarritzen da, baita Internetek eskaintzen dituen hainbat baliabideen erabileran ere. Hauen bitartez, ikaskuntza autonomo eta kolaboratiboa bultzatzen dugu.
  • Modulu batzuen zati batzuk irakaskuntza presentzial gisa jasoko dira, moduluaren ezaugarriek edo erabili beharreko metodologiek hala eskatzen dutenean.

 

Irakaslearen jarraipena eta laguntza

Tutoreak ikaskuntza-prozesua zuzendu eta bere jarraipena egingo du, ikaslearen bilakaeraren datuak etengabe bilduz, orientazioak emanez eta ikastaroaren eduki edo jarduerei buruz heltzen zaizkion kontsultei irtenbide emanez. Irakasaldian Tutoreak ikasleen eskaerei 24 ordutan erantzungo die, gehienez ere.

Era berean, programazioan modulu bakoitzaren tutoretza-ordutegia adieraziko da, telefono, txat edo bideokonferentzien bidez, gure ikasleek tutoreekin harreman zuzenerako aukera izan dezaten.