Ebaluazio-sistema

Ondorengo ebaluazio-uneak izango ditugu:

  • Ebaluazio jarraia: unitate didaktiko bakoitzean hainbat ebaluazio jarduera burutzen dira, bai telematikoki burututako zereginen bidez, bai presentzialki egindako jardueren bitartez.
  • Ebaluazio partziala: borondatezkoa da eta ikasturte erdialdera egiten da, urteko moduluetan.
  • 1. azken ebaluazioa: ebaluazio jarraia gaindituta dutenak aurkez daitezke.
  • 2. azken ebaluazioa: 1. finala gainditu gabe dutenak aurkez daitezke.

 

Ebaluazio-tresnak

Jarduera desberdinetan izandako parte hartzearen bitartez ikaslearen ekimena, autonomia eta lantaldean jarduteko gaitasuna baloratu nahi ditugu.

Unitate didaktikoetako ebaluazio-jardueren bitartez, eguneroko lana aintzat hartu eta ikasturtean zehar planifikatutako helburuak lortu direla ziurtatu nahi dugu.

Azterketa presentzialak idatzizkoak nahiz praktikoak izan daitezke. Hauen bidez, konpetentzia profesionalak eskuratu direla eta zereginen egilea ikaslea bera dela ziurtatu nahi dugu.